OMPko larrialdiko fondoa Aita Santuak
zabalduta.
Lurralde behartsuetan pandemiaren ondorioak
gehien pairatzen ari direnengandik gertu egon nahi du Francisco Aita Santuak.
Horregatik, Aita Santuaren Misio Ekintzen bitartez (OMP), Nazioarteko
larrialdiko fondoa zabaldu du. Honekin Eliza misiolariak mundu mailako
krisialdi honetan egiten duen lanari eutsi nahi dio. OMP-Españak ekimen honekin
bat egin nahi du #AhoraMásQueNunca kanpaina bultzatuz.
Espainian Covid-19-k ekarritako egoera
izugarria da, arlo guztietan. Baina, piskanaka Afrika, Asia, Ozeania eta Amerikako
herrialdeetan sartzen eta zabaltzen ari da. Han guk baino askoz ere baliabide
gutxiago dituzte eta askotan zailtasun handiak dituzte gaixotasunari aurre
egiteko eta konfinamendua bizi ahal izateko: harremanen diziplina, doluak eta
hiletak bizitzeko modua! Horregatik misiolariak ohartarazten ari zaizkigu…
Horretan OMP bide paregabea da Aita Santuak eta Elizak laguntza espirituala
nahiz materiala iritsi arazteko.
0 comentarios :
Publicar un comentario
te pedimos que seas respetuoso con este comentario.Gracias por tu colaboración.Eskerrikasko, zure parte hartzeagaitik