APIRILA - ABRIL 2021

  • INFANCIA MISIONERA 2022


    ¡Comienza a preparar la jornada!
  • CONCURSO INFANCIA MISIONERA 2022


    Tú eres luz para el mundo
  • MEMORIA DE ACTIVIDADES 2020


    ¡Así fue 2020 en Obras Misionales Pontificias!
  • AYUDA A LAS MISIONES


    Colabora con los misioneros españoles

ERRALDOIEN SORBALDETAN OINEZ

 


OMPren mendeurrenen urtea aurrera doa. Bereziki urtarriletik ekainera, 2022 hau data garrantzitsuez beteta dator, erraldoien sorbaldetan oinez gabiltzala jabetzeko. Izan ere, Misio Lan Pontifizioen sortzaileak diren misioko figura handi horiengana itzultzeak lagundu egiten digu Eliza osorako misiolari parte hartzeko bide handi honen jatorrizko karismarekin lotzen. Aitzindari horien ekimena eta gogoa gure gaurkotasunera ekartzea Espirituak gaur egun misioa bultzatzeko modu berriak adieraz diezazkigun irekitzea da.

Urtarrilean dagoeneko efemeride garrantzitsuak izan ditugu. Hilaren 6an 400 urte bete dira Gregorio XV.a Aita Santuak Propaganda Fide – Herriak Ebanjelizatzeko egungo Kongregazioa – sortu zuela. 16ean, 150 urte Paolo Manna (1872-1952) dohatsua jaio zela, Pontificia Unión Misional delakoaren sortzailea. Eta oraindik beste aipu bat geratzen zaigu: 31n, Illuminare aldizkariaren ehungarren urtean sartu ginen, hain zuzen ere P. Mannak Espainian bultzatutako obraren jarduera islatzeko buletin gisa hasi zena.

Martxoa igarota, San Frantzisko Xabierkoa misioetako patroiaren kanonizazioaren 400 urteak hilaren 12an beteko direnean, Aita Santuaren Ardurapeko Ekintza Misiolarientzako esanahiz betetako maiatzera iritsiko gara. Hilaren 3an, Paulina Jaricotek 1822an sortutako Fedearen Hedapenaren Obraren – Domundearen bultzatzailea – hasieraren 200 urteak gogoratuko ditugu. Eta maiatzaren 3an bertan, beste ospakizun handi bat: aita Santuaren ekimenez, Fedearen Hedapen Obrak, Haurtzaro Misiolaria eta San Pedro Apostolua “Aita Santuaren ardurapeko ekintza” kategoriara igo zireneko 100 urteak. Urrezko amaiera gisa, hilaren 22an, gainera, Polina Jaricot, lehenengo obraren sortzailea, beatifikatuko da Lyonen (Frantzia).

Ekainaren 22an, Gregorio XV.a Aita Santuak Propaganda Fide Kongregazioaren erekzio kanoniko ospetsuaren 400. urteurrena, mendeurren haundi hauen azkena izango da. Baina, urtean zehar, data gehiago izango dira, ez hain biribilak, eta, nolanahi ere, ona izango da gogoratzea, gure sortzaileen bizitzaren arrastoari jarraituz: lehen aipatutako Paulina Jaricot eta P. Paolo Manna, gehi Forbin-Jansonen Mons. (Haurtzaro Misiolaria) eta Juana Bigard eta bere ama Estefania (San Pedro Apostolua).

Aurrerago, informazio guztia www.centenariosomp.es webgunean egongo da eskuragarri.

0 comentarios :

Publicar un comentario

te pedimos que seas respetuoso con este comentario.Gracias por tu colaboración.Eskerrikasko, zure parte hartzeagaitik